Zer da Primeran?
Primeran mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria da. Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena. Bertan, denetariko edukiak aurki ditzakezu, besteak beste, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak eta haurrentzako edukiak. Baita, eduki esklusiboak ere. Nonahi, noiznahi euskarazko edukiez gozatzeko plataforma.
Zein gailutan erabili dezaket Primeran?
Primeran gailu askotan ikusi dezakezu, hona hemen orain daukagun zerrenda:
Webgunea: www.primeran.eus helbidean nabigatzaile nagusietan. Mugikor eta tabletak: Google Play dendan eta App Store dendan ‘Primeran’ aplikazioan. Smart TV: Samsung (2018ko modeloetatik aurrera) eta LG (2018ko modeloetatik aurrera); Hbbtv 1.4.1 bertsiotik aurrera (ETBko kanaletan botoi berdea sakatuta); Android TV: 7. bertsiotik aurrera duten gailu eta telebistetan Google Play storean; Apple TV: tvOS 15etik aurrera duten App Storean.; Fire TV: FireOS 5etik aurrera Amazon Storean. Beste gailuak:Chromecast gailuan edo zure gailutik Android TVra ‘cast’ egiten.
Zenbat gailu izan ditzazket batera aktibatuak?
Primeranek ez du mugarik gailuen inguruan. Nahi ditzakezun gailuak erabili ahal izango dituzu.
Zein sistema eragile dira bateragarriak Primeran?
Primeran iOS eta Android sistema eragileekin bateragarria da.
Zein nabigatzaile erabili dezaket?
Primeran nabigatzaile hauetan erabil daiteke: Chrome 96 edo berriagoa, Firefox 95 edo berriagoa, Safari 15.2 edo berriagoa eta Edge 96 edo berriagoa.
Nola lortu dezaket Primeran erabiltze bat?
Lehenbizi izena eman behar duzu.
Web nabigatzaile batean bazaude. Sartu primeran.eus helbidera eta klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Mugikorrean bazaude (iOS edo Android app-etan). Bilatu Primeran aplikazioa zure dendan, Apple edo Play store-ean, eta deskargatu. Klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Nola deskargatu dezaket Primeraneko edukia?
Primeran eduki asko mugikorretarako aplikazioetatik deskarga daitezke. Egin klik edukiaren ondoan dagoen deskargatzeko ikonoan eta Deskargak atalean gordeko da. Edukieen eskubideen arabarera baliteke titulu batzuk erabilgarri ez egotea.
Wifi-a edukitzea ezinbestekoa al da Primeran ikusteko?
Primeranen zure mugikor edo tabletaren bidez sartzen bazara, edukiak 4G edo 5G konexio batekin eskura daitezke, baina hobe da edukia WiFi bidez erreproduzitzea, erreprodukzio-kalitate hobea izateko eta datu mugikorren kontsumo handia saihesteko.
Primeran doahinik al da?
Bai, Primeran guztiz doakoa da erregistratutako erabiltzaileentzat.
Estatutik kanpo ikusi al dezaket Primeran?
Primeran edonon gozatu ahal izango duzu, hala ere, edukiak Estatuko lurraldetik kanpo erreproduzitzeko eskuragarri egongo dira, dagozkien lizentziek hala ahalbidetzen duten bitartean. Bestela, ez duzu eduki hauek ikusteko aukera izango.
Sare sozialetan nun aurkitu dezaket Primeran?
Instagram eta TikTok-en gaude. Jarraitu @pr1meran kontuak eta bertan eduki eta plataformaren edukiak ikusi ahal izango dituzu.
Profilak nola sortu, aldatu edo ezabatu
Erabiltzaile bakoitzak bere Primeran esperientziaz eta gogokoen zerrendaz goza dezake bere profila sortuz. Profil bakoitzak bere hizkuntza-aukerak, adin-ezarpenak eta erreprodukzio-ezarpenak ditu, edozein gailutan erabiltzen dituzunean gordetzen direnak.
Zer esan nahi du adinaren ezarpenak?
Adinaren konfigurazioari esker, profil bateko edukiak murriztu daitezke erabiltzailearen adinaren arabera. Hiru aukera daude: 12 urtetik beherako haurren profila, 12 urtetik gorakoena eta helduen profila. Kontuaren administratzaile nagusiak bakarrik aldatu ahal izango du adinaren konfigurazioa.
Nola saihesten dut adingabe bat heldu-profilera sartzea?
Kontuaren administratzaileak guraso PIN bat ezar dezake, haur-profil bateko erabiltzaileak helduen edukira sar ez dadin.
Horretarako, sartu Profilak kudeatu > Nire kontua atalean eta Guraso-pina jartzen duen lekuan ezarri lau digituko PIN bat. Gordetzean, profila aldatu nahi duen edozein haur-kontuk PINa sartu beharko.
Zer egin behar dut Primeranen izena emateko?
Web nabigatzaile batean bazaude. Sartu primeran.eus helbidera eta klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Mugikorrean bazaude (iOS edo Android app-etan). Bilatu Primeran aplikazioa zure dendan, Apple edo Play store-ean, eta deskargatu. Klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Telebista konektatu batean bazaude lehenengo web nabigatzaile batean erregistratu beharko duzu. Horretarako sartu www.primeran.eus helbidean edota Samsung eta LG telebistetan agertzen den QR kodea jarraitu. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, telebistara itzuli, sartu zure helbide elektronikoa eta pasahitza, eta sakatu ‘Saioa hasi’.
Nola berreskuratzen duzu pasahitza?
Pasahitza berreskuratzeko, egin klik "Pasahitza ahaztu al duzu?", posta elektroniko bat bidaliko dizugu baliozko esteka batekin, 24 orduz erabili dezakezu.
Nola edita ditzaket nire xehetasunak?
Zure erregistro-datuak editatzeko, sartu "Profila" atalera saioa hasita.
Nola alda dezaket nire izena emateko helbide elektronikoa?
Ezin da aldatu eman zenuen posta elektronikoa, erabiltzailearen identifikatzaile bakarra baita. Posta elektronikoa jada existitzen ez bada, harpidetza kendu eta erabiltzaile berri bat sortu beharko duzu nahi duzun posta elektronikoarekin
Nola utzi dezaket Primeran?
Primeran-eko harpidetza kendu dezakezu "Profila-editatu" atalean, "Nire kontua" eta "Ezabatu kontua" aukera sakatuz.
Ezin ditut edukiak erreproduzitu, zer egin dezaket?
Egiaztatu Interneteko konexioa. Zure konexioak behar bezala funtzionatzen badu, plataforman edukia erreproduzitzen ez den arrazoia identifikatzen lagunduko dizuten mezuak agertu zaizkizu.
Arazoak jarraitzen badu, jar zaitez gurekin harremanetan primeran@primeran.eus posta elektronikoan.
Ez dut edukia entzuten, zer egin dezaket?
Primeran mugikorraren edo tabletaren bidez sartzen bazara, igo bolumena gailuan. Primeran web-nabigatzaile batetik erabiltzen baduzu, egiaztatu soinu-maila edukia ikusten ari zaren erreproduzitzaile-barran eta ziurtatu ez dagoela isilduta. Oraindik entzuten ez baduzu, egiaztatu edukia sartzen ari zaren gailuaren bolumen orokorra ere. iOS gailu batetik sartzen bazara, ziurtatu ez duzula gailuaren soinua isilduta (mugikorraren alboko botoia). Arazoak jarraitzen badu, jar zaitez gurekin harremanetan primeran@primeran.eus posta elektronikoan.
Ezin dut azpidatzirik jarri, zer egin dezaket?
Egiaztatu erreprodukzio-aukeretan azpitituluak aktibatuta daudela. Badaude eta oraindik ezin badituzu ikusi, berrabiarazi aplikazioa. Arazoak jarraitzen badu, jar zaitez gurekin harremanetan primeran@primeran.eus posta elektronikoan.
Arazoak ditut saioa hasteko, zer egin dezaket?
Lehenik eta behin, ziurtatu interneterako konexio ona duzula. Jarraian, erabili erregistroan sartutako posta elektronikoa eta pasahitza. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu "Pasahitza ahaztu duzu?" aukeran, eta erregistratuta zauden posta elektronikora esteka bat bidaliko dizugu pasahitza berreskuratzeko. Arazoak bere horretan jarraitzen badu, jar zaitez gurekin harremanetan primeran@primeran.eus helbidean.
Zer aurkituko dut Primeranen?
Mota anitzeko edukiak aurki ditzakezu Primeranen – besteak beste, euskal produkzio eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak eta haurrentzako edukiak, eduki esklusiboekin batera. Aurrerago zuzeneko streaming-ak ere edukiko dituzu aukeran.
Zenbat aldiz eguneratzen da edukia?
Edukia maiz eguneratzen da, beti eduki berriaz gozatzeko.
Zein hizkuntzatan ikusi dezaket Primeran?
Eduki guztiak jatorrizko bertsioan daude eskuragarri, eta euskarazko azpitituluak dituzte. Eduki batzuek gaztelaniazko azpitituluak ere badituzte, eta pixkanaka azpitituluak gehituko dira hizkuntza horretan.
Ba al dago publizitaterik Primeranen?
Baliteke publizitatea ikustea programa baten hasieran, bitartean edo amaieran. Programa guztiek ez dute publizitaterik lizentzia desberdinen ondorioz.
Gurekin kontaktatu nahi duzu?
Idatzi posta elektroniko bat primeran@primeran.eus eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.