D1: 25. Kantuz maitatu
Bixenta eta Jose Mari urrezko ezteiak ospatzear daude. Jose Marik ez daki zein sorpresa prestatuko dion emazteari egun horretarako, eta Garbiñek laguntza eskaini dio. Bixentarentzako oparia erosiko du eta mahaia gordeko die jatetxe on batean afaltzeko. Bixenta, era berean, kezkatuta dago, uste baitu senarrak urteurrena ahaztu duela, eta Concha andrearekin kontsultatzea erabaki du; izan ere, Conchak berarekin landuko ditu bere igarkizun arteak karta bidez.