T1: 41. Itsasoan urak handi
Victor Bergaretxek, Koldoren amaren lagun den ikertzaile pribatu zaharrak, Bixenta andrearen laguntza behar du kasu berri baterako. Haren bezero bati senarra hiltzea leporatu diote, eta detektibeak jakin du hark maitale gazte bat zuela, bizi-aseguruaren onuradun, eta txartel bat atera duela Bilbotik Portsmoutherako ibilbidea egiten duen Bilboko harrotasuna itsasontzian joateko.

