Arazoak
Emakumeen taldeak epaitegietara eramango du udalak Alardean parte hartzea eragotzi izana. Herriko tentsioa areagotu egingo da, eta taldeko kideen aurkako erasoak gero eta ugariagoak izango dira. Bien bitartean, Junek familia eta harreman arazoei aurre egin beharko die; Amaia eta Aitor, berriz, komunitatea zatitzeko arriskua duen gatazkaren ondorioak kudeatzen saiatuko dira.

