1. Txarto, beti bezala
Mugika familia ezagutu nahi? Ama, Elena, kleptomaniarako joera duen bikoizketa aktorea da. Bere semea, Paul, sekula ezer idatzi ez duen idazlea da, eta bere alabak, Luciak, autobus bat gidatzen duen bitartean kontsulta psikologiko bat eramanez ateratzen du bizimodua. Dei misteriotsu batek eta familiako laugarren kide baten berragertzeak hil ala biziko estualdian jarriko ditu Mugikatarrak.

