Argi gorriak
Guraso baten abandonua baino zerbait okerragorik bada: bost urte geroago, iktus batek jota, aita itzultzea, hitzik esan edo ia mugitu ere egin gabe. Egoera, berez bitxia, are larriagoa bihurtzen da txerri plater gazi-gozo batean ezkutuko heriotza mehatxua agertzen denean.
Mugika familiari inoiz ez zaie ondo eman familia bat izatea, baina zerbait estimatzen badute beren bizitzak dira. Salbatzeko, taldean lan egin beharko dute, eta aita azken urteetan zein saltsatan sartu den jakin beharko dute. Zenbat eta lehenago argitu kasua, orduan eta zoriontsuago izango dira.

