loading

11. Kiliki Frexko, Agur eta Ohore Chill Mafia!

Benetan zabiz?

11. Kiliki Frexko, Agur eta Ohore Chill Mafia!

Atal honetan, Beñat Rodrigo, Kiliki Frexko! Aitziberrek eta Malenek Chill Mafia musika talde disfuntzionalaz hitz egin dute Arrotxapeako gaztearekin. Ez hori bakarrik; taldearen amaiera, haien azken lana "Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida", taldeak egingo duen nazioarteko biraz, euskal talde mainstreamei buruz, norberarekiko maitasuna, almendrekiko obsesioa… gai horiek eta taldekide batek izan duen gaixotasunaz aritu dira. Zergatik amaituko da Chill Mafia? Nola antolatzen ziren horrenbeste pertsona lanak sortzeko garaian? Euskal artistak eroso bizi direla uste du? Zer gertatu zen Kai Nakairekin? Nork bere burua ez badu maite, besteak maitatzea posible dela uste du Kilikik? Zeren esklabu gara? Porruak almendrengatik ordezkatu ditu? Zer gertatu zaio Ben Yarti? Galdera guzti hauen erantzunak atal honetan aurkituko dituzu. "Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.