11. Nerea Mazo, gutizia askeak
Antzerkiarekin topera dabil eta oraindik kontatu ezin duen Netflix-erako zerbait grabatzen ari da!
Aitziber eta Malenek Nerea Mazo gonbidatu dute “Benetan zabiz?” podcastera eta aitortu die “nazioarteko aktorea” izan nahiko lukeela. Zinedine Zidane futbolariarengandik gertu mugitu da eta sekula proposatu dioten gauzarik heavy-ena zein den kontatu die. Haientzako gutizia askeak edo “libre albedrioa” zer den azaldu dute, adibideekin: txiza zutik egitea? Pastelak erditik jaten hastea? Kalean barrena biluzik joatea?
Ainhoa Arostegi izan dute aste honetako kolaboratzailea eta “erotuta” daudela dioten pertsonen gaia jarri du mahai gainean.

