23. Aiora Zulaika “Pirritx”, Inozientzia eta irrigintza
Eszenatokien magaletik begirada botatzen dio orain pailasogintzari, 26 urtez ofizio izan duenari. Aiora Zulaikak denbora batez Pirritxen ileorde larrosa kendu badu ere gogo handiz aritzen da berean.
Euskal-Irriko haur asko bezala, Malen eta Aitziber “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”-ekin hazi eta hezi dira eta gonbidatuak joko handia eman du: Nor izan zen lehenengo Pirritx? Eta nola hartu zuen lekukoa Aiorak? Antzekotasuna dute Pirritxek eta biok? Zer uste du inozentziari buruz? Helduaroan xalotasuna galtzea ohikoa da? Begi-kolpeko maitasunean sinesten al du? Positibotzat du bere burua?
Maria Blanco, urrezko kolaboratzaileak, lagunartean ikusten diren faltsukeria esperientziak ekarri ditu Benetan zabiz?-en atal honetako mahai-gainera.

