26. Nafarroa 1512, historia egiten
Nafarrak dira atal honetako gonbidatuak, Ulon eta Gaizka, Nafarroa 1512 taldeko gitarrajolea eta abeslaria! “Benetan zabiz? podcastari eskainitako elkarrizketa honekin historia egiten ari dira, ez baitizkiete horretarako eskaintza asko egiten. Benetan-zabiztarrek ordea, sakon ezagutu nahi izan dituzte: taldeari eskaintzen dizkieten tik-tokak, egiak eta gezurrak, tren bat galdu zutelako Berlinera iristeko hartu behar izan zuten autoa izan dira lerroburuak, besteak beste.
Nolakoa da Euskal Herrian punk-rock estiloaren panorama musikala gaur egun? Ze kolaborazio arraro egin nahi lukete? Rap egitera animatu ote dira? Zer egiten dute haien aisialdian? Nolakoak dira taldeaz harago? Nork konposatzen ditu abestiak?
Ez galdu atala!

