loading

3. Zuriñe Hidalgo, neska* ekintzaileak

Benetan zabiz?

3. Zuriñe Hidalgo, neska* ekintzaileak

Lau urtez musika sortu gabe egon eta gero Zuriñe Hidalgo bueltan da! Kala Naiz musika proiektuaz, “Enraizadas” emakumeentzako* erretiro espiritualez eta feminismoari ustezko “etekina” ateratzeaz ere aritu dira hiru neskak “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan. Autotunea “ez zaiola gustatzen” eta kanta berriak ateratzearena “lasaitasunez” hartzen ari dela azaldu die Zuriñek. Ekintzailetzaren gaia hartu dute eta negozioak egiteko garaian emakumeek topa ditzaketen mugetaz. Benetan zabiz galduko duzula?