34. Herenegun, bizitzari aurpegia ematen
“Benetan zabiz?” bideopodcastaren lehen polemika gainditu berri, atal honetan Herenegun taldeko Jon Oiartzabal eta Joseba Alonso dira gonbidatuak!
Antiguotarrek hamar urte daramatzate dagoeneko taldean; bertsioak eginez abiatu zuten musikan egin duten ibilbidea. Esan digutenez, ez dakite oso ondo nola iritsi diren egiten dutena egitera eta bizitzari aurpegia gehiago “emango” baliote hobeto joango litzaiekeela pentsatzen dute.
Norekin egingo lukete kolaborazio bat? Bizitzari aurre egiten diote, oro har? Zeintzuk dituzte “red-flag”ak? Zein da Unanue eta Euskowboyk izan duten polemikaren gainean duten iritzia? Zer da lagun baten alde egingo luketen gauzarik fuerteena? Gainera, “Benetan zabiz”ek antolatutako sagardotegiko xehetasun eta kotilleo guztiak, atal honetan, dituzu!
Ez galdu atala!

