36. Pausa txiki bat pikuak ukitzeko
Denboraldiko azken atalarekin topo egin dute Malenek eta Aitziberrek! Hogeita hamabost atal eta gero ikasturte “piperroiari” agur esateko unea heldu zaie; eta horretarako “Benetan zabiz?” podcastetik igaro diren gonbidatuei laguntza eskatu diete! Atal honetan gonbidatuek botatako galdera “salseanteak” erantzungo dituzte: gonbidaturen batekin ligatu dute? Baten batek nagia eragin zien? Nola gestionatzen dute laguntasuna eta lana? Gonbidatuetatik, nor heldu da beranduen?
Uda badator eta gorputzak badaki! Udarekin batera sortzen zaizkien irrikez, eta datozen hilabete beroetan nagia sortzen dieten gauzen inguruan, aritu dira Maria Blanco kolaboratzailearekin batera!
Ez galdu 6. denboraldiko azken atala! Eta benetan-zabiztarren partez: eskerrik asko beti hor zaudetelako eta uda izugarria pasa! Maite zaituztegu, bueno “sinmas”.

