loading

60. DA! . “Berbagailua”tik zuzenean

Benetan zabiz?

60. DA! . “Berbagailua”tik zuzenean

Durangoko Azokaren 60. edizioarekin bat etorriz, “Berbagailua” podcasten gunea atondu da Madalenako Ermitan, eta bertatik zuzenean egin dute "Benetan zabiz?" podcastaren atal berezia 2025eko Abenduaren 9an. Malen Altuna eta Aitziber Gradosek bi zati berezi dituzte podcastean. Abiatzeko, Karmele Jaio idazlea eta Sune, Josune Arakistain, musikaria gonbidatu dituzte. Bigarren zatian, Neomak taldeko Garazi eta Alaitzekin solastu dira aurrena eta amaiera biribila jarri zaio podcastaren atal bereziari Neomak taldearen musikak lagunduta.