17. atala
"Berdingaitzek, mugarik ez" saio honetan, su artifizialen jai basatiena ezagutuko dugu. Suziriak ikusleen kontra jaurtitzen dituzte, eta, hala ere, primeran pasatzen dute. Horrez gain, munduko gizonik gogorrenaren indarra egiaztatuko dugu, iltze bat erabiliz: buruarekin metal hagatxoaren gainean zutituko da. Gizaki arrunt batek garezurra hautsiko luke, baina hark zauri txikia baino ez du egiten. Amaitzeko munduko amildegi-saltoen lehiaketa ikusiko dugu, eta jauzi ausartenak grabatu.

