loading

20. atala

Berdingaitzek, mugarik ez

20. atala

Thailandiako kobra-herrixka bisitatuko dugu. Bertako biztanleak gizaki bat 20 minututan hil ditzaketen sugeez inguratuta bizi dira. Dena dela, ohituta daude, eta etekina ere ateratzen diote. Gero, hondoratzen ari den itsasontzi batetik ateratzeko modua aztertuko dugu. Zer egin behar da horrelako egoera arriskutsutik ihes egiteko? Bukatzeko, munduko familia indartsuenarekin entrenatuko gara. Aitak 1.000 kilotik gora altxatzen ditu, eta haurrek, berriz, 100 kilo baino gehiago.