21. atala
Gizon bat 777 Boeing hegazkinari tira egiten saiatuko da, haren giharren indar hutsaz. 144 tonako pisua, 18 metroko altuera eta 63 metroko luzera dituen erraldoi hegalaria! Ondoren, beren buruak baino askoz handiagoak diren autoak gidatzen dituzten haurrak ikusiko ditugu. Munstro-kamioien gidaririk gazteenak dira AEBn, eta, adinez txikiak izanik ere, trebezia handikoak direla erakutsiko digute. Azkenik, lanbide arriskutsua ezagutuko dugu: Bangkokeko ur ugerretan aritzen diren altxor-bilatzaileak. Beren bizitza arriskatzen dute, aurkikuntza handia lortzearen esperantzaz.

