loading

22. atala

Berdingaitzek, mugarik ez

22. atala

Uretako kirolari gogorrenekin hegan egingo dugu. Munduko blobbing errekorra gainditu nahi dute, eta Munduko Errekorren Guinness Liburuan sartzeko, 17 metrotik gorako saltoa egin beharko dute. Erronka arriskutsua benetan! Horrez gain, Alaskako karramarro-arrantzaleak bisitatuko ditugu, Artikoko ekaitzei eta etxeak bezain altuak diren olatuei aurre egiten dieten bitartean. Egunero arriskatzen dute bizia, munduko ogibide latzenetakoa baita haiena. Azkenik, arrano baten eta bi tiratzaileren arteko lehia: zeinek atzemango du xedea zehaztasun handiagoz? Gizakien eta animalien arteko norgehiagoka bizia.