24. atala
Nabigatzera atera, eta txangoa amesgaizto bilakatzen denean zer gertatzen den ikusiko dugu: uretan harrapatuta, itsasontzira igo ezinik, eta laguntzarik ez inguruetan. Nola atera horrelako egoera arriskutsutik eta ontzira itzuli? Posible ote da? Horrez gain, muturreko animalia-zaleak bisitatuko ditugu. Txekiar familia honentzat, lehoiak dira haien umeak. Harrakariak maskota bilakatuta. Eta, azkenik, Sepak Takraw izeneko kirola ezagutuko dugu. Zertan datza joko asiar xelebre hori?

