2. Freno ta atzera
Egun bat baino ez da igaro Jose Lontxo iritsi zenetik. Lehenengo atalean Jaione eta Idoia ezagutzeko aukera izan genuen, eta orain Jose Lontxok orain arte egin duena eta nongoa den azalduko da. Bestalde, Juli atezaina eta Isabel auzokidea agertzen dira pisuan. Azken bi horiek ez dituzte neskak gogo onez onartzen, eta uste dute Jose Lontxo joango balitz... agian hauek etxetik alde egin beharko luketela. Beheko dendan lan egiten duen neska, Jaione eta Idoiaren laguna dena, auzokideek sortutako gaizki-ulertua konpontzen saiatuko da, eta Jose Lontxo aurkakoaz konbentzitzen.