4. Katea ez da eten
Jaione azafata izateko prestatzen ari da, baina ez diote aurkezten uzten, nagusiegia delako. Beste aukera bat kantaria izatea da. Bingo batean abeslarientzako casting batera aurkezten du bere burua. Pepek eta Begok abestia aukeratzen laguntzen diote eta Jose Lontxok entseguak egiten. Ondoren, castinga zenbakiak abesteko dela konturatzen da. Begok, inkesta batzuen bidez guztien gurasoen heriotza-datak jakitea lortzen du eta informazio honekin mundu guztiari xantaia egiten dio. Arantzazuk, Javiren etorkizuna ikusita, azterketa batzuk egitera behartzen du. Julen oso kezkatuta dabil birziklatzearekin.