5. Besarkadak
Jose Lontxok 'besarkadak dohainik' eskaintzen dituzten neska batzuekin topo egin du kalean. Ez da besarkatzen utzi eta, Pepek ondo etorriko litzaiokeela esan dio, 'alarguna baita, futbolean bakarrik besarkatzen baita eta duela 10 urte ez baita Anoetara joaten'. Gertakariak nortasun afektiboaren krisi larria eragingo dio Jose Lontxori. Bestalde, Javik, bizilagunak, Izaskun besarkatu nahi du, 5. pisuko ertzain ederra, baina, horren ordez, ostiko bat jasoko du hanka artean, eta horrek 'sorginduta' mantenduko du, bizilagunaren mugimendu guztiei arreta jartzen.