loading

6. Urteen herrena

Bi eta bat 2

6. Urteen herrena

Javik eta Arantzazuk euren ezkontzaren urteurrena ospatu behar dute, eta bakoitzak sorpresa bat prestatu du bestearentzat. Sorpresa ordu berean leku ezberdinetan bi kontzertu ikustea da. Bietara joateko modua bilatuko dute. Bitartean, Idoiak denak erotu ditu 'Lolita' paper baterako casting bat prestatuz, antzerki talde abangoardista baten bertsioan. Julenek bere lehen sexologia klasea jaso du eta irakasleak eskatu dio etxean galdetzeko horri buruz dituen zalantza guztiak, baina inork ez dio jaramonik egin nahi. Mezulari batek pakete bat utziko dio Izaskuni Jose Lontxoren etxean eta Idoiak berarentzat gordeko du. Aurpegia lisatzeko tramankulu bat dela ohartzen denean, Jaionerekin batera Izaskunen opari guztiak haientzat hartzeko tratua egiten dute.