4. Erreplikak
Cristóbalek bere bizitzan izan berri dituen galerak gorabehera, bere estiloa fina da eta gorenera helduko da. Dena dela, bere diseinuen kopia kaskarrak direla eta, eztabaida sutsua izango du Nicolás Bizkarrondorekin. Giroa areago okertuko da Cristóbalek Hubert de Givenchy gaztearen alde egitean, Parisko Goi Mailako Joskintzaren Komiteko arauak hautsiz, bere diseinuen gaineko kontrola edukitzeko.
