5. Erregina bat janztea
1960an, Belgikako erregina izango den Fabiola Mora y Aragónen ezkontza-soinekoa enkargatu diote Maison Balenciagari. Baina soinekoaren bozetoak filtratuko dira eta Balenciaga homosexuala dela zabalduko du Coco Chanelek. Balenciagak bere lankide leiala den Ramón egingo du errudun eta tirabirak sortuko dira bien artean.
