loading

D2: 1. Salegi. Tradizioa azalean

Dastattoo

D2: 1. Salegi. Tradizioa azalean

Bost belaunaldiren tradizioa darama aldean Tasio Fernandez-Quejo Altzibarrek. Aginowsky Itziarko Salegi jatetxera hurbildu da, lana eta familia banatzea zaila den sukaldera. Itziar, arrantzarako portutik urrunegi eta nekazaritzarako garaiegi omen dagoen herria da. Salegitarrek bertako produktoreekin egiten dute lan, sasoian sasoikoa platerera eramanez. Tasiok Mila aurkeztuko dio Aginowskyri, jatetxearekin aspalditik elkarlanean dabilen artzaina. Ondoren, osagai klasikoekin errezeta berezi bat prestatuko du sukaldariak. Bere amaren kalterako, hainbatetan tatuatu da Tasio. Oraingoan, errealismotik aldendu eta azalean molde tradizionala probatzeko ausardia pixka bat beharko du Itziarko gazteak. Bestalde, Aginowskyk bere estiloa mantentzearen edo traizionatzearen artean erabaki beharko da.