loading

D2: 2. Baserriberri. Eguzki-mole bat plazan

Dastattoo

D2: 2. Baserriberri. Eguzki-mole bat plazan

Gaurko mokadua azkar jatekoa izango da, baina ez horregatik balio txikikoa. Baserriberri jatetxea ez da baserria eta ez da berria, Iruñeako Gaztelu plazatik hurbil kokatzen da. Luken Vigok sukaldaritza fusiboa eta sortzailea besterik ez du mahaigaineratzen. Pintxoetan espezializatu da Baserriberrin, baina barrura sartzean barran ez da inon pintxorik ageri: sukaldariek momentuan eta zuzenekoan egiten dute lan. Aginowsky jakin minetik hurbildu da hiri buruzagira. 'Katxibatxe' eta 'pitxipitxi' artean dabil, pintxo orijinalengatik txapeldunak izan diren jatetxean. Otazako upategi batera ere joango dira protagonistak, osagai sekretu baten jatorrira. Luken zapore esplosiboen bila jarriko da. Modu fusibo eta sortzaile berdinean erantzungo du Aginowskyk: koloretako arkatzekin diseinatutako tatuaje batekin. Ea nola konpontzen diren bi artistak.