D2: 3. Mendiola. Mikatzarekin gozoki jolasten
Saio honetan ez da jatetxerik azaltzen, baina izarretako menua prestatu du Bittor Kasek. Eskoriatzako tontor ederrenetako batetik behera, Mendiola auzoan, lagun arteko elkartean elkartzen dira Bittor eta Gari anaiak. Tiktokerako bideoak prestatzen dituzte errezeta eta efektu originalekin. Horrela heldu da Aginowsky bi artista hauengana. Tiktoken azaltzea nahikoa ez eta korta batera eramango du Bittorrek Mikel: Ardiak udarako prestatzen ditu MIkelek, behar bezala ilea moztuz. Aginowsky ere animatuko da ile apainketetara eta hurbilagotik ezagutuko du lanbidea. Familia guztiarekin batuko dira dastaketarako, ondoren, bizitakoan oinarritutako diseinua egingo du Aginowskyk bi anaientzat.

