D2. 4. Labe. Minimalismoa sutan
Igogailuan gora egin du Aginowskyk, Egia auzoan, Labe jatetxeraino. Mikel XXXrekin elkartu da, laborategia eta sukaldea batzera ohitu den gaztearekin. Lekunberriraino jaitsiko dira bi protagonistak, zerri artera. Desagertzear egon da euskal txerriaren arraza, basogabetzeen eta gaztainondoen urritzearen ondorioz. Baina ekoizle nafar batzuen apustuarekin batera hazi da berriz ere zerrien familia. Donostiara bueltan, izenkideek Tabakalerako beirazko ganbaran egingo dute dastaketa. Gaztaina saltsaren zapore gozoarekin liluratuko da Aginowsky. Dena ondo zihoan, baina bi Mikelen estiloek ez dute bat egiten: Tatuatzaileak estilo tradizionala mantendu nahiko du, baina sukaldaria minimalismoarekin fidela da. Noren alde egingo du tintak?

