D2: 5. Bideko. Bodegoi bat lore artean
Araba eta Bizkaia elkartzen diren bidean dago Bideko Jatetxea. Lore artetik agertu da Jon bat-batean eta baserria goitik behera erakutsi dio Aginowskyri. Izaskunen gaztandegira hurbildu dira, gazta egiteko prozesuan ezkutatzen diren sekretuak ezagutzera. Aginowsky gazta zalea da oso eta dastaketa momenturako espektatibak desitxuratu zaizkio: ez daki lehenengo plater bat, bigarrena edo postrea dastatuko duen. Baina esperotakotik urrun, Jonek goi mailako errezeta kozinatuko du, inguruko errekak eta lurrak platerean txukun aurkeztuz. Aginowskyk nahikoa lan izango du pareko inpresioa eragingo dion diseinua aurkezten.

