loading

D2: 6. K5. Kilimak ahoan eta azalean

Dastattoo

D2: 6. K5. Kilimak ahoan eta azalean

Aiako mahasti artean kokatzen da K5 txakolinaren bodega. Bertan ezagutu dira Amaia Argiñano eta Aginowsky. Mahatsondoetatik eta ardoaren dastaketa momentura arteko bidea egin dute elkarrekin. Ondoren, mahatsaren lorearen usain gozoa probatzeko aukera izan du Mikelek Garirekin, eta lan pixka bat ere egin du. Amaia ezagutzen doa, bere dotorezia eta lerro finekin. Ez du erraz izango tintaz ziztatzearena. Gaurkoan, mahaiaren bueltan ez dago argi zerk laguntzen duen zer: txakolinak jatordua edo mokaduak edaria. Kilimak eta K5 ardoak probatu ditu Mikelek, bodegako botila izarrak. Ondoren, Amaiaren estilora hurbiltzeko saiakera egingo du. Helburu bakarra du: tinta isurtzea.