D2: 8. Toloño. Gourmeta eta rocknrolla
Gasteizko Abastos Merkatuan taberna berri bat zabaldu berri dute: Toloño. Izen hori, ezaguna da hirian, traineru formako bere pintxoengatik batez ere. Aginowsky, Aitzol ezagutzera hurbilduko da, gasteiztarra jatetxea koordinatzen dabil. Azken saioa du Aginowskyk eta energia betean heldu da merkatura. Bertan, Toloñoren espazio ezberdinak ezagutu dituzte, barra klasikotik, gastrotekara eta sukalderaino. Aitzolek, tatuaje diseinu baten proposamena pentsatuta duela aitortuko dio Mikeli. Ondoren, Imanolekin elkartuko dira hegaluzea garbitu eta dotore aurkezteko. Aginowsky, Aitzolen errezeta ezin asmaturik ibiliko da. Azkenik, dastaketaren ondoren, buruan duen ideia botako dio sukaldariak tatuatzaileari. Honek bueltan, aukera bakarra egingo dio: dena ala ezer ez.

