15. Satan Jaunak miraria egin du! Espazioko erronka!
Satan jaunak Txikitzailea garaitu duela zabaldu du lau haizetara. Hori dela eta, kanpo-espaziotik nabe misteriotsu bat heldu da Satan heroia saritzera. Estralurtarrek, urrezko domina bat emateaz gain, Galbi piztiaren aurka lehiatzeko erronka jo diote Satan jaunari. Galbik zakurrei dien beldurrari esker, ordea, Satan jauna ozta-ozta libratuko da.
