20. Jacoren abisua! Frizzer eta bere tropak hurbiltzen ari dira!
Jaco patruilari galaktikoa Lurrera iritsi da Bulmari abisu garrantzitsu bat ematera: Frizzer enperadore zitala itzuli da! Eta, hori gutxi balitz, ordubete barru Lurra erasotzeko asmoa du. Ai ene! Eta orain zer? Ikusiak ikusi, gure borrokalariak martxan jarri dira.
