El bus de la vida
Andres, Madrilen lan egiten duen musika irakaslea, Euskal Herriko herri batera joango da lan egitera, bertako institutuan libre geratu den plaza betetzera. Hara iristean, eskolako lehen egunean, belarrian txistu-hots handia sumatu eta zorabiatu egingo da: minbizia da. Tratamendua jasotzeko, EL BUS DE LA VIDA izeneko autobusean joan beharko da Bilboko ospitalera, inguruko paziente guztiak doan eramaten dituen autobusean hain zuzen ere.

