1. Izaro Andres: Anbizioa eta atsedena
Anbizioaren inguruan mintzatu gara Izarorekin "Eneagrama" bideopodcastean; hain da anbiziotsua atsedena hartzea ere serio baino serioago hartzen duela. Gorantz doan karreraz, batzuetan gobernatu behar diren itsaso zakarrez, eta gehiegizko ahaleginaren ostean etor daitekeen depresioaz aritu gara musikariarekin. Izaro-umearekin dago kontaktuan Izaro-heldua eta kontrolatzailea dela onartu arren, lidergo kontzientea praktikatzen saiatzen omen da. Jokin Ameztoik erraza izan du Izaroren jokaera 7. eneatipoaren ezaugarriekin lotzeko. Ea berak zer dioen.
