Amaia Elizaran
Hamasei urte zituela Madrilera joan zen bizitzera bere ametsa errealitate bihurtzeko asmoz. Dantzari profesionala izan nahi zuen eta baita lortu ere. Likidoaren eta solidoaren artean, koreografia zorrotzen eta inprobizazioaren erdibidean dago Amaia. Lesioen beldurrez, barne blokeoez eta betetzear dituen ametsez aritu zaigu. Jokin, lehenengoz, tokiz kanpo ikusiko dugu, izan ere Amaia oso urrun omen dago egokitu diogun eneatipoaren ezaugarrietatik.

