loading

11. Benitok akustikan abestu ahal du

Eskamak Kentzen

11. Benitok akustikan abestu ahal du

Matiasek Islandiara joan nahi du arrantzan. Bitartean, kontserba-fabrika elektrizitaterik gabe geratu da, eta neskek sorgailu bat behar dute arraina alferrik ez galtzeko. Duela egun batzuk, Matiasek ezin izan zuen gehiago jasan, eta itsasora irten zen, eguraldi txarra eta ekaitzak gorabehera. Istripu bat izan zuen, eta bere ontzia hondoratu egin zen. Beraz, orain ogia irabazteko beste modu bat bilatu behar du. Gainera, Elenak eta berak familia bat osatzea erabaki dute, baina Elenak ezin du hormona-tratamendu baten ondorioz seme-alabarik izan eta tratamendu garestia egin beharko dute haurdun gera dadin. Horrek guztiak gogoeta eragin dio Matiasi, eta Islandiara arrantzara joatea erabaki du. Elena ez dago ados; izan ere, nahiz eta diru asko irabazi, oso urrun egongo litzateke, eta Islandiako urak oso arriskutsuak dira. Aldi berean, Il tre velieri kontserba-lantegian argia joan da. Matxura baten ondorioz ez dute argindarrik izango hainbat egunetan, eta horrek lataratzeko erosi zuten arrain guztia galtzea eragin dezake. Neskak ziur daude Genaro dela horren guztiaren atzean dagoena. Hala ere, ez dute denborarik galdu eta bezeroarentzat konponbidea aurkitzen saiatzen dira. Edozertarako gai dira, baita sorgailu bat lapurtzeko ere. Izan ere, kooperatibistak direnez geroztik, behin baino gehiagotan hautsi behar izan dute legea. Azkenik, Itsasok bere etxean beste sekretu bat ezkutatzen dutela jakingo du. Bihotzerako pilulak aurkitu ditu, eta, beraz, norbait, bere ama edo amona, oso gaixorik dago.