3. Garbi unchained
Kooperatiba sortu ondoren, enpresa gisa lehen urratsak ematen hasi dira, baina neskek era guztietako zailtasunekin egin dute topo, arraina prezio onean lortzetik gatza erostera. Hala ere, ez dute amore eman. Hori gertatzen den bitartean, Garbiñeren hormonak irakiten ari dira. Aspaldi ezagutu nahi du gizon bat, eta Malenen laguntzarekin eta mugikorraren aplikazio baten bidez egiten du: txortanteink.
