5. Berritze baimena
Kontserba fabrika galdu zuenetik, Genarok ahal duen guztia egiten du neskak bertatik botatzeko. Oraingoan ikuskapen gogorra egitea eta obrak egitera behartzea lortu du; dirurik ez dutenez, beraiek egiten dituzte. Bitartean, Elenak seme-alabak izan nahi ditu Matiasekin, baina konturatu da zerbait gertatzen dela, saiatu ondoren ez baita haurdun geratzen. Gainera, Matias eta Itsaso elkarrekin ikusi ditu, eta haien artean zerbait egon daitekeen beldur da.
