loading

7. VIP aparkalekua

Eskamak Kentzen

7. VIP aparkalekua

Genaro, “l tre velieri” kontserba enpresaren jabea izandakoa, udaleko zinegotzi izendatu dute, postu ezin hobea Xoleri eta kooperatiba bat sortzea lortu duten gainerako kontserba-etxeei arazo gehiago sortzeko. Genaroren helburua da bere negozio berria altxatzea, kontserba-fabrika dagoen lekuan. Beraz, neskak kosta ahala kosta botatzea erabaki du. Oraingoan, fabrikaren atean aparkaleku bat eraikitzea bururatuko zaio. Baina Garbi, Xole eta gainerakoak emakume ausartak dira, eta ez dute amore emango borrokarik egin gabe. Malen gazteak, berriz, arazoak ditu. Aurreko kapituluan jakin genuen liskar handia izan zuela ahizparekin, eta etxetik alde egin zuela. Fabrikan gau bat eman ondoren, Itziarrek harrera egin zion etxean, baina adina eta desberdintasunak direla medio, elkarbizitza zaila izan zen. Orain Xoleren etxera joan da. Ikusi beharko da Xoleren senarra, Andres, nola moldatzen den gazte batekin bizitzen!