Aritz Kortabarria eta Mikele Arizkorreta
Mikele Arizkorreta eta Aritz Kortabarria, irailaren 25ean Primeran plataforman estreinatu zen Odol ilargia saileko aktoreek, beren lanari buruz hitz egiteko platoa bisitatu zuten. Mikel Telleriak, Natural Language Learning-en espezializatutako hiperpoliglotak, programan parte hartzen du. Bryant Park-etik, Manhattanetik, Zuhaitz Gurrutxagak cowboy-aren figura esploratzen du eta country dantzatzen ikasten du kultura horri eskainitako jaialdi batean.
