1. Naroa Garaialde, epailea
Naroa Garaialde arbitroa elkarrizketatuz abiatuko dugu Irabazi arte podcastaren hirugarren denboraldia. Dakizuenez, Olatzek hartu du Areneren lekukoa podcastean eta bera da, Norarekin batera, erreferentziazko emakumezko kirolariei galderak egingo dizkiena.
Norak ez ditu epaileak bereziki maite, txartel ugari ateratzen baitizkiote. Eta beti epaileena izaten da errua, noski. Nora bezala, Naroa atezaina izan zen, baina jokalari izatetik arbitroa izatera pasatzea aukeratu zuen. Zelaian, gurasoak haurrak baino okerragoak direla kontatu die gure aurkezleei. Berak txartel horiak baino ez ditu ateratzen, eta horiek gutxi... Sinistu egin beharko diogu.

