5. Klara Olazabal, ur bizietako piraguista
Norak eta Arenek, Klara Olabazal piraguista txapelduna gonbidatu dute atal honetara. Irundarra da Klara eta familiatik datorkio piraguismorako zaletasuna. Oso gogor egiten du lan: astelehenetik larunbatera entrenatzen du, eta etxetik kanpora bidaiatzen pasatzen du denborarik gehiena. Goi-mailako kirolariaren eguneroko bizitzaren xehetasunak entzunez, txundituta geratu dira Nora eta Arene. Bai gogorra!

