loading

6. Amaia Aldai, pilotari futbolaria

Irabazi arte

6. Amaia Aldai, pilotari futbolaria

Amaia Aldairi txikitatik gustatu izan zaio pilota, jokoan ari zen bakarra zen eta gauza itsusiak esaten zizkioten eta uztea erabaki zuen. Futbolean hasi zen, neska taldeekin eta mutilekin ere bai. Frontoiak tira egiten zion ordea eta emakumeen arteko txapelketak martxa jartzeko ahaleginean parte hartu du, baita sari batzuk irabazi ere. Helburua betetzen ari delako baikor da, "hogeita bi pilotari hasi ginen eta orain laurogehi gara" esan die Nora eta Areneri Irabazi arte podcastaren atal honetan. Amaia ikasle txarra zen, ez zekien presioari aurre egin eta bere buruan konfidantza izaten; kirolak lagundu dio horretan. Magisteritza ikasi du eta entrenatzaile ere badabil haurrekin. Gustatuko zaizu elkarrizketa, egin klik!