7. Irene Paredes, Maddi Torre, Lur Errekondo, aurrez aurre eta zuzenean!
Oso berezia izan da Irabazi arte podkastaren 14. atala. Izan ere, zuzeneko emanaldia izan da eta Nora eta Arenek kirolari profesionalekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute. 2023ko Martxoaren 24an, Donostiako Victoria Eugenia Klubean gauzatu da podcasta zuzenean ikusleak bertan zirela.
Learoko jokalariek, ezustean, Irene Paredes egun Barcelona F.C-en jokatzen ari den futbolari ospetsua elkarrizketatzeko aukera izan dute. Realeko Maddi Torre aldiz, aretoan bertan eta zuzeneko emanaldira etorri da; Lur Errekondo harrijasotzailea ere. Lurrek eskubaloian jokatzen zuen, baina lesio ugari izaten zituelako utzi zuen. Erabaki gogorra, baina hartu eta aurrera egin behar izan zuen egun El Conquistadorreko aurkezleak. Maddik eta Irenek, zenbait aholku ere eman dizkie Nora eta Areneri.

