2. atala
Bigarren atalean, Juan Martinek lo hartu ezinik jarraitzen du, eta bilatzen zuen erremedioa gaixotasuna baino okerragoa izango da. Ixabel (Ainere Tolosa) konkistatzean ere gauzak ez zaizkio hobeto joango. Gazteak, bere maiteari gereziak gustatzen zaizkiola jakitean, gereziondo baten fruitu guztiak bildu zituen, eta ez zekien aitak berarentzako gordetzen zituela likorea egiteko.
