3. atala
Juan Martinek, beti logurea duela, 'metak' egiten ikasten du, eta baita ardoa denbora beroan edatea kaltegarria dela. Udako lan gisa, irakasleek agintzen diete ikasleei herriko jendea elkarrizketatzeko. Herriko diskotekara bidali zuten Pablo apaiza, baina ez zuen espero zuena aurkitu. Robusek ez dizkie gauzak erraz jartzen Luis Koldori eta Izaskuni. Juan Martinek Ixabel eta Anjel Mari pilotariaren arteko harremana zein den jakin nahi du. Joxejo, aita, konturatzen da bere 'bihotz kontuak' denen ahotan dabiltzala. Eta Koro irakasleak guardia zibilarekin eta Joxejorekin topo egiten du goiko bordarako bidean.
