Olatz Salvador eta Antton Telleria
Denboraldiko azken atalean, azkena izateaz, egin dituen azkeneko gauzez eta kontzertuak amaitzeko moduez hitz egin digu Olatz Salvadorrek. Ander Malbadik jai-giroa ekarri du Linbora, eta Danelek jaietako erreportari rola hartuta egin du kale-galdeketa. Maria Blancok festarako prest egoteko kita ekarri du saiora, eta sorpresa: ez da bakarrik etorri. Ezta Antton Telleria ere. Komediante bizitzaz bakarrik ez, txarangero bizitzaz ere hitz egin digu, zer eta bere txaranga propioak lagunduta: Jainekin. txaranga Hori guztia Aitziber Gradosek gidari dela.

