Izaro Andres eta Jon Olivares
Bosgarren ataleraino heldu da Linbo. Izaro Andresek Sims jolasekin duen obsesioaz hitz egin digu, eta erronka bat jarri diogu BECen duen kontzerturako. Antton Telleriak bere komiko ibilbideko anekdota handienak zerrendatu dizkigu, eta Jon Olivares aktorearen aurpegi ez hain ezaguna deskubritu dugu: Osintxuko auzo-alkate izan zenekoa. Ez hori bakarrik: Julen Goldarazena `Flako` kamera ezkutu bat egiten aritu da, eta Aiora Enparantzak Kamchatkan bizi izan duena kontatu digu.

